XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arauaren beraren 32.5 artikuluak ezartzen duen heinean aseguru-etxeek ezin dutela egin hitzartuen likidazioa eta ordainketa aurretiaz zerga ordaindu izana justifikatzen ez bada behintzat. begi bistakoa da, interesdunak aurkeztu zuela behar bezalako likidazioa. baina azkenean ez zuen inongo kopururik jaso.

Beraz, ez zen zergagaia gertatu, eta ezin izan zen zerga sortu.

Bigarrenik, ulertu daitekeen arren esku artean darabilgun kasuaren gaia ez dela, hertsiki, sarrera bidegabeen itzulketa, adierazi behar izan zen lurralde amankomunean bidegabeko sarreren itzulketa arautzen duen 1.163/1990 Errege Dekretua garatzen duen 1991ko martxoaren 22ko Ministerioko Aginduaren 1. artikuluak hauxe aurreikusten duela:

Oro har, ez dagoenean aplikatzekoa den arau berezirik, Agindu honetan xedatutakoak aginduko ditu zerga-izakerako gainontzeko itzulketak, bidegabeko sarreren itzulketez bestelakoak direnak.

Kontsiderazio hauek Ogasun Sailera igorri ondoren, Foru Diputatuak berak idazki bidez emandako erantzunean azpimarratzen zen eskabidea ez zela sartzen zerga-izakerako sarrera bidegabeen itzulketa arautzen duen 73/1991 Dekretuaren 10.2 artikuluan aurreikusitako egiazko kasuetan, eta horrenbestez, ez zela egokia inongo itzulketarik.

Hala ere, Diputatuaren idazkian aurreikusten zen itzulketa egiteko aukera. baina gaineratzen zuen hori horrela izan zitekeela baldin eta interesdunak hasitako prozesu judizialaren emaitzan, hark eztabaidatutako kopuruak kobratuko ez balitu.

Arartekoaren iritziz. zuzenbideari lotuagoa zen sartutakoaren itzulketari ekitea. kalte egin gabe Administrazioak duen ahalmenari dagokion behin-behineko likidazioa egiteko, demanda judiziala onetsia izatekotan.

Emaitza: Azkenik, Gipuzkoako Ogasun Zuzendaritzak, salbuespenez, kasuaren ezaugarri bereziei erreparatuta, akordioa egin zuen erreklamazio egilearen abokatuarekin, modu horretan egindako likidaziotik eratorritako zorra atzeratua izan zedin demanda judizialaren tramitazioak irauten zuen bitartean.

Horrela, azkenean, demanda hori onartzen bazuten eta erreklamazio egileak kalteordaina aseguru-etxetik hartzen bazuen, zerga ordainduko zuen.

Aitzitik, aseguru-etxearen aurka tartekatutako demanda judizialki gaitzestuko balute, egindako likidazioa baliogabetua izango litzateke.

Zerga aukera aldatzea PFEZn (1998/98)

Erreklamazioa

Erreklamazio egileak senar-emazteak dira eta errakuntzaz euren PFEZren aitorpena aurkeztu zuten bereizita.

Ohartzerakoan aukera hori zela onura gutxien zekarkiena, helegite bat tartekatu zuten Bizkaiko Foru Ogasuneko zerga zuzenen administratzailearen aurrean, eta eskatu zuten aurkeztutako aitorpenaren baliogabetzea eta elkarrekin egindako aitorpenaren onarpena.

Kexa aurkezterakoan ez zuten eskabidearentzako erantzunik jasoa, bukatu berria zen arren aitorpenen aurkezpen epea.

Azterketa: Ildo honetatik, aldez aurretik, beste kexa espediente batzuen tramitazioan agertu da erakunde honen iritzia, eta hauxe da: